Ia 5.000 bazkiderekin, 100 boluntario baino gehiagorekin eta 8 langile-bazkiderekin giza-baliabideek aldea ezartzen dute Goienerren. Iaz Goiener Elkartea osatu zen, Goienerren proiektua bermatu eta egungo eredu energetikoa aldatzen laguntzeko helburuak zituela. Goiener Elkarteak Goienerren proiektua sustatzeko aisialdiaren zati bat eskaintzen dugun 100 boluntario baino gehiagoren lana egituratu eta bermatzen du. Lan hori, besteak beste, infoguneetako arreta eta informazioa ematean, hitzaldi, feria eta jardunaldietan parte hartzean, metering ekintzetan, energiarekin zerikusirik daukaten auzietan (pobretasun energetikoa kasu) laguntzean eta abarretan gauzatzen da. Joan…