Txango bat Kaliforniako merkatu elektrikoan barna
Alex López, gure kideak, Klenergyko taldekideekin (Pylon proiektua) Kaliforniara egindako bidaiaren laburpena: Oso interesgarriak izan dira Kalifornian egin dugun bi asteko egonaldia, estatu horretako merkatu elektrikoaren nondik norakoak ezagutzeko. Hara lehen ezustekoa: ez dago merkaturatzailerik (zentzu hertsian ulertuta). Kalifornian merkatua arautzen duen erakundeak (CPUC, Kaliforniako Zerbitzu Publikoen Batzordea) urte hasieran aditzera eman du iritsia dela, agian, merkaturatzaileen merkatua liberalizatzeko unea; kontuan hartzen du horretarako 2000 urtearen hasieran Kalifornian bizi izan zuten garai latza (krisialdi energetikoa), ENRONek merkatua manipulatzearen ondorioz. Merkatu…