Mugikortasun elektrikoa bizikletan
Oraingo honetan, Joxe Begiristain Aizpurua, 1.060 zenbakia duen bazkidea elkarrizketatu dugu. Joxe, Ataunen (Gipuzkoa) bizi da eta egunero Beasaina joaten da lanera, 13 km eginez joan-etorrian. Bere bizitzako bi «aldaketa» kontatuko dizkigu hemen: GoiEnerrekoa eta bere garraio lagun berriarena. – Kaixo Joxe. Dakidala, lehen lanera kotxez edo motorrez joaten zinen. Zerk bultzatu zaitu 55 urterekin bizikletaz joatera? – Erronka hori jarria nion neure buruari: noizbait hasi beharko nuela Ataundik Beasaingo lantegirako bidea bizikletaz egiten. 35 urte daramatzat CAFen lanean eta…