Sorting by

×

Txispaz Kontsumitu, lehiaketa eta topaketak

Txispaz Kontsumitu

1. BIDEO LEHIAKETA:

Lehiaketa bat aurretik, internetetik, eskolak parte har dezan, zabalik beste kolektiboetara «Txispa murriztu etxean, eskolan eta kalean» lehiaketa.

EDUKIA

  • Azaldu nola murriztu elektrizitatearen kontsumoa, proposamena/aholkua explikatu dala antzerkitxoa, bertsoak, irudiak… erabiliaz.
  • Non burutzeko proposamena; etxean, eskolan, patioan, gelan…
  • Eskarmentua; praktikan jartzekotan aholkuak, baldintzak, kontutan hartzeko…

ZER

  • 3-4 minutuko iraupena
  • Edozein formatua; bideo, movie maker, PPT… Formatu gustukoena, ikastetxean errotuena, ohikoena, nahiz esperimentala.
  • Adinez txikiak diren ikasleen aurpegirik ezin berezitu, beharrezkoak badira bada pixelatu/estaliak behar…
  • Aurkezten diren guztiak baimenduak, Creative Conmons lizentziapean, soilik erreproduzitu ahal izango dira autoreak aipatuaz.

PROZEDURA

  • Eskolan, ahalik eta ikasle gehien parte hartuaz, eta, ahal dala ohiko ordutegian.
  • Behin BURUTU ONDOREN bidali Goiener Elkarteak irekitako e-posta honetara: txispazkontsumitu@goienerelkartea.org helbidera. Bertan egilea eta egileak onartzen duela bere erabilera publikoa ez komertziala ( Creative Commons…).
  • Elkartearen pedagogi batzorde batek ikuskatu egingo du eta, bada, ontzat hartuko du, horrek esan nahi du bideoak errespetatu behar dituela Goienerrek bere egiten dituen berdintasun eta ekitate printzipioak.
  • Ontzat hartutako guztiak igo egingo dira goienerelkartea.org/txispazkontsumitu eta han ikustatu eta bozkatuak (atsegin dut) ahal izango dira.
  • EPEA 2018ko otsailaren 28 Epea bukatu ondoren epaimahaiak erabakiko du, kontutan hartuta «atsegin dut» kopurua.
  • HIRU sari izango dira:
    • Lehen hezkuntza.
    • Derrigorrezko Bigarren hezkuntza.
    • Derrigorrezkoa ez den hezkuntza (batxilergoa, Lanbide heziketa eta uniber­tsitatea).

2. TXISPAZ KONTSUMITU TOPAKETAK:

Topaketak, martxoaren 10, La Bolsan, Bilbon, 9.30-13.30 bitartean:

  • Mahai inguruak, 45 minutukoak (10.00-13.00tara).
  • Bideo lehiaketa sarien banaketa (13.00-13.15tara).
  • Eskaeraren aurkezpena, atxikimenduak..(13.15-13.30tara).
  • Gaia: NOLA murriztu ELEKTRIZITATEAREN KONTSUMOA.
  • Hiru zati eta hiru mahai: (behin behineko egitaraua).
    1. Etxean.
      • Goiener
      • Kontsumogela
      • Ekologistak martxan
    2. Eskolan.
      • Euskaraz
      • Ikasleak
      • BIGE/Sortzen
      • Adinez 14tik gora
    3. Gizartean.
      • GOIENER
      • EVE
      • UPV/EHU

AURKEZTUTAKO BIDEOAK

Youtubeko kanalean ikus ditzakezue: goienerelkartea.org/txispazkontsumitu