ADI, HEMEN DA UDANBIZI 2023!
OHARRA: zabaltzen ari diren COVID-19 foku berriak direla eta guztien segurtasunagatik erabaki dugu zentzuz jokatu eta ekimena bertan behera uztea. Datorren urtean izango da berriro ekimena bere osotasunean antolatzeko aukera. Jakinaren gainean izango zaituztegu.
Goienerren sorreraren hazian bertan dago norbanakoak elkartzea, esperientziak eta ezagutzak partekatzea gero elkarrekin amets berriei ekiteko.
Parte hartze hori bultzatzeko asmoarekin Goiener Elkartetik aurtengorako aste beteko txirrindulari bira bat prestatzeko asmoarekin hasi ginen (UDANBIZI), Euskal Herrian interesgarriak diren energia sorkuntza proiektu ezberdinak bisitatuz; baina COVID-19ak eragindako egoera dela eta sortutako ziurgabetasunak bultzatu gaitu zuhurrak izan eta bi egunekoa prestatzera. Uztailaren 25 eta 26ean izanen da.
Egitaraua:
Larunbata 25:
Hasera: 9:30etan Eibarko Untzaga plazan elkartu, 10:00etan martxan jartzeko.Eibar-Oñatiko Ur Jauziak (30 km).Oñatiko Ur Jauzietara bisita gidatua.Bazkaria Usakon (norberak berea).Oñatiko Arrikrutz kobetara bisita gidatua.Afaria eta, ondoren lo Zuazola Larraña BHIn, bakoitzak bere zaku eta esterilarekin.
Igandea 26:
Oñati-Tolosa (50 km).Laskorain Ikastolako instalaziora bisita eta bazkaria (Ordiziari alternatiba gisa Tolosan geldialdia egingo dugu).Tolosa-Fagollaga (25 km).Fagollaga zentralera bisita gidatua eta askaria (18:00etan).
Jakin beharrekoak:
- 30 txirrindularirentzako lekua (izen-emate ordua kontuan izango da
eta kasua bada itxaron zerrenda bat ere prestatuko da). Bazkideko gonbidatu bat eraman dezakezu.Prezioa: 25€-30€ inguru.Larunbateko bazkaria norberak eraman beharko du.Igandeko gosaria norberak ordainduko du.Lo egiteko beharrezko zaku eta esterilak ekarri.Furgoneta zerbitzua egonen da Eibarren gauzak utzi eta amaieraraino eramateko.COVID-19aren egoera berezia dela eta norberak ekarri beharko du bere maskara.Euskotren ordutegiak.
Seguru kontuak direla eta Goiener Elkarteko bazkide egin beharko duzue (12€/urtean).
Goiener Elkartearen inguruan informazio gehiago.
Zalantzatarako kontaktua:
Idatzi: udanbizi@goienerelkartea.or@goiener2Idatzi: udanbizi@goienerelkartea.org
Izena emateko inprimakia:
https://labur.eus/udanbizi20.
Izena emateko epea: plazak bete arte edo 7/22
ADI IBILI PLAZA KOPURUA EZ DA ETA HANDIA!