Udanbizi edizio hau amaitu da. Egon adi edizio berrira.
Goienerren sorreraren hazian bertan dago norbanakoak elkartzea eta esperientziak zein ezagutzak partekatzea gero elkarrekin amets berriei ekiteko.
Parte hartze hori bultzatzeko asmoarekin irabazi asmorik gabeko Goiener Elkartetik 2023ko uztail honetarako bost eguneko txirrindulari bira bat prestatu dugu Nafarroan barrena, Iruñean hasi eta Leitzan amaituko dena. Bertan gaur egungo eredu energetikoa gainditzeko interesgarriak diren energia sorkuntza eta beste hainbat proiektu bisitatuko ditugu eta aldi berean egungo eredu energetikoak sortutako gehiegikerietan ere jarriko dugu arreta.
Bidean bisitatuko ditugun ekimenez gain, solasaldi edo bisitak antolatu ditugu lotarako herrietan, hauek eztabaidarako gaia emango digute hurrengo egunean bideari ekin aurretik.
Etapak:
— Uztailak 17, astelehena:
Iruñea-Sanduzelai-Ororbia-Tafalla.
63.3km – 3h 58min.
— Uztailak 18, asteartea:
Tafalla-Lodosa-Sartaguda.
59.9 km – 3h 19min.
— Uztailak 19, asteazkena:
Sartaguda-Gares.
56.9km – 3h 35min.
— Uztailak 20, osteguna:
Gares-Lizarraga-Etxarri Aranatz.
53.7 km – 3h 39min.
— Uztailak 21, ostirala:
Etxarri Aranatz-Lekunberri-Leitza.
48.3 km – 3h 09m.
* Denborak gutxi gorabeherakoak dira, 16 km/h ingurukoak (lovelo.app).
Eramateko materiala:
Lo zakua, estera eta aldatzeko arropa bizkar-zorro batean sartu behar dira (hori dena laguntza-ibilgailuan eraman eta etaparen bukaeran jasoko dituzue). Bestalde, egunean zehar beharrezkoa duzuena soinean edo txirrinduan eraman behar dituzuea. Ordezko kamara bat, partxeak eta puzgailua eramatea ongi dago. Kaskoa nahitaezkoa da.
- Aipatutako etapak egin ahal izateko gogoa eta baldintzetan dagoen txirrindua.
- Lotarako beharrezkoak: zakua, estera… (frontoi, ikastetxe, kiroldegietan lo egiteko).
- Goiener Elkarteko bazkide egitea (12 euro), edozer gertatuta ere seguru bat izateko.
- Galdetegi hau bete eta ahalik eta azkarren baiezatuko dizugu onarpena.
Laguntza-ibilgailua:
Matxura kasuetarako edo beste edozein larrialdietarako, furgoneta baten laguntza izango da.
Beste zenbait ohar:
Udanbizin parte hartzeko kostua 75 euro izango dira. Honen barruan sartuko dira hamaiketako sendoa eta afariak, lo egiteko lekuak, solasaldiak, bisitak eta abar.
Lekuak agortu dira, 35 txirrindulariak onartu ditugu eta hemendik aurrera izena ematen dutenak itxaron zerrendan geratuko dira bajarik balego ere.
Harremanetarako idatzi: udanbizi@goienerelkartea.org helbidera.