Sorting by

×

FAQ – Maiz egindako galderak (Udanbizi)

Orri honetan bildu ditugu Udanbizi txirrindulari biraren inguruko zalantzak argitzeko hainbat galdera. Dena den gehiago baldin badituzuze, idatzi udanbizi@goienerelkartea.org helbidera eta saiatuko gara erantzuten edo konponbideren bat bilatzen.

Horretaz gainera errepidean gauden egunetarako, informazioa jaso ahal izateko, gomendatzen dizuegu Udanbizi Errepidean Telegram kanalera harpidetzea.

— Zenbat balio du Udanbizin parte-hartzeak eta nola ordainduko dut?

75 euro izango dira txirrindulari biragatik eta Goiener Elkarteko boluntarioa ez bazara 12 euro segururako. Ordainketa egiteko kontu zenbaki bat erraztu beharko diguzu emailez bidali dizugun galdetegi bitartez eta aurrez zuretzako lekua dugula baieztatu behar izan dizugu. Ondoren banku-igorpena egiteaz gu arduratuko gara. Edozein zalantza izanez gero jarri harremanetan: udanbizi@goienerelkartea.org

— Zein izango dira ibilbide zehatza eta bisitatuko ditugun puntuak?

Ikusi etapen xehetasunak dituen orria.

— Zein errepide motatan ibiliko gara?

Bost etapetan asfaltatutako errepideetan ibiliko gara.
Nahi izatekotan, Udanbizi amaitu biharamunean (larunbata 22an) Leitzatik Andoain edo Irurtzun aldera Plazaola Natur Bidetik itzultzeko aukera izango duzue. Izan kontuan bide hau harritxintxarrezkoa dela eta agian kamara sendoagoak beharko dituzuela kasu berezi horretan.

— Etapak gogorrak dira? malda handiak dituzte?

Ikusi etapen xehetasunak dituen orria.

— Txirrindu elektrikoarekin egin dezaket itzulia?

Bai. Etapa amaiera guztietan biharamunerako bateriak kargatzeko argindar puntuak izango ditugu. Dena den komenigarria litzateke parte-hartzea baieztatzeko galdetegian txirrindu elektrikoa ekarriko duzula jakinaraztea.

— Errepidean aurrera ezin jarraiturik geratzen banaiz?

Harremanetarako telefono bat izango dugu eta laguntza-ibilgailuak jasoko zaitu.

— Astelehena 17an goizeko 9:00ak oso goiz da neretzako Iruñeko irteera puntuan egoteko. Elkartu naiteke beranduago txirrindu martxarekin?

Bai, orri honetan dituzu egingo ditugun etapa guztien gutxi gorabeherako ordutegiak. Iruñean 10:00etan tren geltokian izango gara eta 11:00etan Arazurin. Dena den aurrez jakinarazten badiguzu beranduago iritsiko zarela guretzako ere hobe.

— Zein otordu sartzen dira prezioaren barruan?

Egunero errepidean egingo dugun hamaiketako edo bazkaria eta etapa amaiera bakoitzeko afaria bost egunetan. Gosaria txirrindularien kontura izango da.

— Otorduetarako menu berezi edo intolerantziaren bat badut?

Jakinarazi iezaguzu emailez edo baieztatze galdetegian.

— Lo egiteko zer eraman behar dut?

Zakua eta estera nahikoak dira, etapa amaiera bakoitzean aterpedun lo tokiak izango ditugu frontoi, polikiroldegi edo ikastetxeetan. Etapa amaiera batetik bestera laguntza-ibilgailuan eramango ditugu txirrindulari guztien fardelak. Dutxatzeko aukera ere izango da iritsiera lekuetan.

— Prestatuak dituzuen lo egiteko lekuetatik kanpo hartu daiteke lo egiteko beste lekuren bat, ostaturen bat edo?

Bai, noski. Agi denez, lo egiteko leku horien erreserba norberaren kontura izango da. Udanbiziko antolakuntza ez da horretaz arduratuko.

— Ostiralean etapa Leitzan amaitzen da. Noiz eta nola itzuli naiteke handik?

1. Ostiraleko afariaren ondoren Leitzan lo egiteko aukera egongo da eta biharamuneko autobusak hartu ahalko dira horrela.
2. Leitzan nork jaso ez baduzu autobusez joan zaitezke Tolosa, Donostia edo Iruñera. Horretarako jarri harremanetan bertatik pasatzen diren konpainiekin: Leitzaran eta Alsa. Gertu dagoen Berastegi herritik ere Tolosara joan zaitezke Tolosaldea busetan. Dena den aurrez galdetu konpainietan txirrinduak eramateko dituzten aukerak eta ordutegiak.
3. Aukera polita izan daiteke Plazaolako Natur Bidetik txirrinduz itzultzeko bai Iruñera edo baita Andoainera ere. Izan kontuan errepidea harrintxarrezkoa dela eta kamara sendoagoako beharko dituzula agian.