Udanbizi edizio hau amaitu da. Egon adi edizio berrira.
2023ko Udanbizi esperientzia arrakastatsuaren ondoren eta iazko biran izan genuen helburu berarekin –taldean elkartu eta esperientziak zein ezagutzak partekatzeko helburuarekin alegia– aurten ere martxan jartzera goaz Udanbizi 2024.
Parte hartzea bultzatzeko asmoarekin, irabazi asmorik gabeko Goiener Elkartetik 2024ko uztail honetarako bost eguneko txirrindulari bira bat prestatu dugu Bizkaia, Araba eta Gipuzkoan barrena, Bilbon hasi eta Zumaian amaituko dena.
Azken finean iazko gauza bera egitera goaz, pedalei eraginez ongi pasa nahi dugu, elkar ezagutu eta ekimen sozialeko proiektuak bisitatuko ditugu, gertutik eragiten diguten hainbat arazoren inguruan jardunez.
Energia arloarekin zerikusia duten gaiez gain, beste eremu batzuk lantzea ere aurreikusi dugu, hala nola migrazioa, elikadura… Helburu horrekin, solasaldi edo bisitak antolatu ditugu lotarako herrietan zein errepidean, hauek eztabaidarako gaia emango digute ibilbidean zehar.
Etapak:
— Uztailak 14, igandea:
Bilbo-Galdames.
55,4 km – 3h57min.
Bisita-hitzaldiak:
Muskiz Petronor planta.
Meatzaritzaren historia.
— Uztailak 15, astelehena:
Galdames-Urduña.
57,8 km – 4h36min.
Bisita-hitzaldiak:
Zalla, hazien sarea.
Urduña, fruitu haztegia.
— Uztailak 16, asteartea:
Urduña-Gasteiz.
41,5 km – 2h59min.
Bisita-hitzaldiak:
Gasteiz, Errekaleor.
Gasteiz, Gerraren aurkako emakumeak + SETEM.
— Uztailak 17, asteazkena:
Gasteiz-Oñati.
57,6 km – 4h04min.
Bisita-hitzaldiak:
Latxa Energy.
Oñatiko Ur jauziak.
— Uztailak 18, osteguna:
Oñati-Zumaia.
61,4 km – 3h45m.
Bisita-hitzaldiak:
Legazpi, Mirandaola.
Zestoa, Amillubi.
Zumaia, Piztu koop. afaria.
* Denborak gutxi gorabeherakoak dira.
Eramateko materiala:
Lo zakua, estera eta aldatzeko arropa bizkar-zorro batean sartu behar dira (hori dena laguntza-ibilgailuan eraman eta etaparen bukaeran jasoko dituzue, saiatu oinarrizkoa baino ez eramaten). Bestalde, egunean zehar beharrezkoa duzuena soinean edo txirrinduan eraman behar duzue. Ordezko kamara bat, partxeak eta puzgailua eramatea ongi dago. Kaskoa nahitaezkoa da.
- Aipatutako etapak egin ahal izateko gogoa eta baldintzetan dagoen txirrindua, errepidetik kanpo hartxintxar eta lurrezko pistetan ibiltzeko egokitua.
- Lotarako beharrezkoak: zakua, estera… (frontoi, ikastetxe, kiroldegietan lo egiteko).
- Goiener Elkarteko bazkide egitea (12 euro).
- Galdetegi hau bete eta ahalik eta azkarren baieztatuko dizugu onarpena.
Laguntza-ibilgailua:
Matxura kasuetarako edo beste edozein larrialdietarako, furgoneta baten laguntza izango da.
Beste zenbait ohar:
Udanbizin parte hartzeko kostua 85 euro izango dira. Honen barruan sartuko dira hamaiketako sendoa eta afariak, lo egiteko lekuak, solasaldiak, bisitak eta abar.
Lekuak agortu bitartean onartuko ditugu, gehienez 35 txirrindulari. Ondoren sartzen direnak itxaron zerrenda batean jarriko ditugu.
Zalantzak argitzeko aurrez irakurri FAQ, maiz egindako galderen orria eta erantzunik topatzen ez baduzu galdetu udanbizi@goienerelkartea.org helbidean.
Egitarauaren kartelak: