Orri honetan bildu ditugu Udanbizi txirrindulari biraren inguruko zalantzak argitzeko hainbat galdera. Dena den gehiago baldin badituzuze, idatzi udanbizi@goienerelkartea.org helbidera eta saiatuko gara erantzuten edo konponbideren bat bilatzen.
Horretaz gainera errepidean gauden egunetarako, informazioa jaso ahal izateko, gomendatzen dizuegu Udanbizi errepidean Telegram kanalera harpidetzea edo txirrindularien Udanbizi hitz egin taldera batzea.
85 euro izango dira txirrindulari biragatik eta Goiener Elkarteko boluntarioa ez bazara 12 euro segururako. Ordainketa egiteko kontu zenbaki bat erraztu beharko diguzu izena emateko galdetegiaren bitartez eta ondoren zuretzako lekua dugula baieztatuko dizugu. Ondoren banku-igorpena egiteaz gu arduratuko gara. Edozein zalantza izanez gero jarri harremanetan: udanbizi@goienerelkartea.org
Ikusi etapen xehetasunak dituen orria.
Bost etapetan asfaltatutako, hartxintxarrezko eta lurrezko pistetan ibiliko gara (beti ere ahalik eta trafiko gehien ekiditeko). “Gravel” tankerako gurpilak edukitzea beharrezkoa izango da.
Ikusi etapen xehetasunak dituen orria.
Bai. Etapa amaiera guztietan biharamunerako bateriak kargatzeko argindar puntuak izango ditugu. Dena den komenigarria litzateke parte-hartzea baieztatzeko galdetegian txirrindu elektrikoa ekarriko duzula jakinaraztea, zenbat karga-puntu behar ditugun jakiteko.
Harremanetarako telefono bat izango dugu eta laguntza-ibilgailuak jasoko zaitu edo antolaketa lanetan dabiltzanek lagunduko dizute.
Txirrindulari bira uztailaren 14an goizeko 9:30ean abiatuko da Goienerren Bilboko bulegotik. Bulegoa Santimami Zumarkaleko 26an dago.
Bai, orri honetan dituzu egingo ditugun etapa guztien gutxi gorabeherako ordutegiak. Aurrez jakinarazten badiguzu beranduago iritsiko zarela guretzako ere hobe.
Egunero errepidean egingo dugun hamaiketako edo bazkaria eta etapa amaiera bakoitzeko afaria bost egunetan. Gosaria txirrindularien kontura izango da.
Jakinarazi iezaguzu emailez edo izena emateko galdetegian.
Zakua eta estera nahikoak dira, etapa amaiera bakoitzean aterpedun lo tokiak izango ditugu frontoi, kiroldegi edo ikastetxeetan. Etapa amaiera batetik bestera laguntza-ibilgailuan eramango ditugu txirrindulari guztien fardelak. Dutxatzeko aukera ere izango da iritsiera lekuetan.
Bai, noski. Agi denez, lo egiteko leku horien erreserba norberaren kontura izango da. Udanbiziko antolakuntza ez da horretaz arduratuko.
Noski, lo egiten dugun lekuetan saiatuko gara denontzako entxufeak izaten. Txandaka bada ere.
Osteguneko afariaren ondoren Zumaian lo egiteko aukera egongo da eta biharamuneko autobusak hartu ahalko dira horrela.
Zumaian nork jaso ez baduzu trenez zein autobusez hurbildu zaitezke Donostia edo Bilbora. Iaz bezala, txirrinduz itzultzeko ere atera daiteke biharamunean taldetxoren bat, baina hori ez da Udanbizi antolakuntzaren esku geratuko.
Ibilgailu beharra baduzu edo zure ibilgailuan beste txirrindulari bat eramateko aukera baduzu, iragarki pad-tabloi honetan utzi ditzakezu zure datuak edo Udanbizi hitz egin Telegram taldean galdetu dezakezu.