OHARRA: Amaitu zaizkigu Udanbizin parte hartzeko lekuak. Parte hartu nahi baduzu lekua eskatu eta itxaron zerrenda batean jarriko zaitugu. Lekuak libratzen badira deituko dizugu.
2023ko eta 2024ko Udanbizi esperientzia arrakastatsuen ondoren eta bietan izan genuen helburu berarekin –taldean elkartu eta esperientziak zein ezagutzak partekatzeko helburuarekin alegia– aurten ere martxan jartzera goaz Udanbizi 2025.
Parte hartzea bultzatzeko asmoarekin, irabazi asmorik gabeko Goiener Elkartetik eta I-ener herritar sozietatetik (edizio honetan Nafarkoop kooperaitbaren laguntzarekin) 2025eko uztail honetarako bost eguneko txirrindulari bira bat prestatu dugu Lapurdi, Nafarroa Beherean eta Nafarroa Garaian barrena, Irun eta Hendaia arteko mugan hasi eta Beran amaituko dena.
Azken finean aurten ere gauza bera egitera goaz, pedalei eraginez ongi pasa nahi dugu, elkar ezagutu eta ekimen sozialeko proiektuak bisitatuko ditugu, gertutik eragiten diguten hainbat arazoren inguruan jardunez.
Energia arloarekin zerikusia duten gaiez gain, beste eremu batzuk lantzea ere aurreikusi dugu, hala nola migrazioa, elikadura… Helburu horrekin, solasaldi edo bisitak antolatu ditugu lotarako herrietan zein errepidean, hauek eztabaidarako gaia emango digute ibilbidean zehar.
Etapak:
— Uztailak 14, astelehena:
Irun-Sara.
33 km.
Bisita-hitzaldiak:
Bidasoa etorkinekin, Hendaia.
I-ener bisita.
Propina (eskupeko) itzulia:
Sara-Sara.
22 km.
— Uztailak 15, asteartea:
Sara-Itsasu.
44 km.
Bisita-hitzaldiak:
Ustaritz, Euskal Moneta.
Itsasu, Lurzaindia.
Errobiko Festibala.
— Uztailak 16, asteazkena:
Itsasu-Behorlegi (Hergarai).
54 km.
Bisita-hitzaldiak:
Behorlegi, Oihan baratzea.
Mendibe, Sugarai kooperatiba.
— Uztailak 17, osteguna:
Behorlegi-Elizondo.
52 km.
Bisita-hitzaldiak:
Donibane Garazi, zentral hidroelektrikoa.
Amaiur, gaztelua.
— Uztailak 18, ostirala:
Elizondo-Bera.
61,4 km.
Bisita-hitzaldiak:
Aroztegia + Erdiz Bizirik.
BixtuBera kooperatiba.
Azken afaria.
Eramateko materiala:
Lo zakua, estera eta aldatzeko arropa bizkar-zorro batean sartu behar dira (hori dena laguntza-ibilgailuan eraman eta etaparen bukaeran jasoko dituzue, saiatu oinarrizkoa baino ez eramaten). Bestalde, egunean zehar beharrezkoa duzuena soinean edo txirrinduan eraman behar duzue. Ordezko kamara bat, partxeak eta puzgailua eramatea ongi dago. Kaskoa nahitaezkoa da.
- Aipatutako etapak egin ahal izateko gogoa eta baldintzetan dagoen txirrindua, errepidetik kanpo hartxintxar eta lurrezko pistetan ibiltzeko egokitua.
- Lotarako beharrezkoak: zakua, estera… (frontoi, ikastetxe, kiroldegietan lo egiteko).
- Goienerrekin izena ematen baduzu Goiener Elkarteko bazkide egitea (12 euro).
- Galdetegi hau bete eta ahalik eta azkarren baieztatuko dizugu onarpena.
Hizkuntza:
Udanbizin egingo diren hitzaldi guztiak bai Lapurdi, Nafarroa Beherea zein Nafarroa Garaian euskaraz izango dira.
Laguntza-ibilgailua:
Matxura kasuetarako edo beste edozein larrialdietarako, furgoneta baten laguntza izango da.
Beste zenbait ohar:
Udanbizin parte hartzeko kostua 85 euro izango dira. Honen barruan sartuko dira hamaiketako sendoa eta afariak, lo egiteko lekuak, solasaldiak, bisitak eta abar.
Lekuak agortu bitartean onartuko ditugu, gehienez 20 txirrindulari. Ondoren sartzen direnak Goienerren itxaron zerrenda batean jarriko ditugu. Aurten I-enerrekoekin partekatzen dugunez bira, hasiera batean 20 leku izango ditugu, haiek lekuak libre izanez gero gure zerrendarekin beteko ditugu, edo alderantziz.
Zalantzak argitzeko aurrez irakurri FAQ, maiz egindako galderen orria eta erantzunik topatzen ez baduzu galdetu udanbizi@goienerelkartea.org helbidean.



Antolatzaileak:
Kolaboratzaileak:





















