Eredu energetikoa aldatzeko asmoz Goiener eratu genuenean, argi zegoen energia berriztagarria sortu eta kontsumitzeaz gain bagenuela energiaren mundu opaku horren inguruan azalpenak emateko eta hausnarketak egiteko beharra. Ia hamar urte igaro dira eta ehundaka hitzaldi zein mahai-ingurutan parte hartu ondoren jarraian gehitutako hitzaldi katalogo hau prestatu dugu.
Bertan azaltzen diren hitzaldi eta tailerrak eragile desberdinek izan ditzakezuen behar edo helburuetara moldatu daitezke, neurrira egindako eskaintza prestatuko dizuegu.
Hitzaldi guztiek lehenengo atal amankomuna dute, bertan Goiener Taldearen aurkezpen bat egiten dugu.
- Zer da Goiener eta noiz/zertarako sortu zen.
- Non kokatzen da merkatu elektrikoan.
- Zein erakundek osatzen dute Goiener Taldea.
Hauek dira Goienerren eskaintzen ditugun hitzaldiak:
- Titulua: Goiener Taldea (hitzaldi orokorra)
- Zk: 01
- Laburpena: Goiener Taldearen aurkezpen orokor bat egingo dugu, kooperatibaren sorreraren oinarrietatik, egun eskaintzen ditugun zerbitzuak azalduz.
- Denbora: 45′ + galde-erantzunak
- Prezioa: Doan*
- Titulua: Merkatu elektrikoa
- Zk: 02
- Laburpena: Merkatu elektrikoaren funtzionamendua azalduko dugu: zein eragilek osatzen duten, bakoitzaren funtzioa eta energiaren prezioak ezartzeko eredua batik bat.
- Denbora: 45′ + galde-erantzunak
- Prezioa: Entitate antolatzailearen arabera*
- Titulua: Argindar faktura tailerra eta efizientzia energetikoa
- Zk: 03
- Laburpena: Energia eraginkortasunaren eta aurrezpenaren kontzeptuak ezagutarazteko helburua du, baita pertsonak trebatzea argindarraren fakturaren irakurketan eta optimizazioan. Bertaratuen argindar fakturak baliatuz, norberaren beharretara egokituak ez dauden kontratuak detektatuko ditugu. Banakako saioak prestatzeko aukera ere eskaintzen dugu, aholkularitza neurrira egiteko.
- Denbora: 45′ + galde-erantzunak
- Prezioa: Entitate antolatzailearen arabera*
- Titulua: Goiener, ekonomia sozial eta eraldaitzaileko eragilea
- Zk: 04
- Laburpena: Goiener Taldea kooperatiba herritarra izateak, berdinen artean elkarlanean aritzea eta erabakiak hartzea ahalbidetzen du. Eraldaketa soziala sustatzen duten kooperatiben egitura eta gobernantza eredua, eraldaketarako proiektuak eta kontsumo hautuak azalduko ditugu.
- Denbora: 45′ + galde-erantzunak
- Prezioa: Entitate antolatzailearen arabera *
- Titulua: Larrialdi klimatikoa eta energia berriztagarria
- Zk: 05
- Laburpena: Helburua, egun munduan pairatzen dugun fenomenoaren inguruan kontzientzia garatzea da. Datu objetiboez gain, etorkizunean izan ditzakegun ondorioez jabetu eta gure esku dagoenaz hausnartuko dugu. Erantzule nagusiak jatorri ez berriztagarriko energia eta kontsumo arduragabea izanik, energia berriztagarrien eragin positiboa landuko dugu besteak beste.
- Denbora: 45′ + galde-erantzunak
- Prezioa: Entitate antolatzailearen arabera*
- Titulua: Energia berriztagarrien sorkuntza Goiener Taldean
- Zk: 06
- Laburpena: Nafarkoop S.Koop., energia berriztagarri bidezko sorkuntza proiektuak sustatzeko Goiener Taldeko kooperatiba da. Goiener Taldeak burutu dituen sorkuntza proiektuez gain, eskaintzen dituen beste zerbitzuak azaltzen ditugu: sorkuntza proiektu kolektiboak, autokontsumo zerbitzua, energia komunitatea etab.
- Denbora: 45′ + galde-erantzunak
- Prezioa: Doan*
- Titulua: Autokontsumoa: banakakoa, partekatua eta energia-komunitatea
- Zk: 07
- Laburpena: Hitzaldiaren helburua autokontsumoa zer den ezagutaraztea da. Autokontsumo motak, ereduak, onurak, egungo legedia, dirulaguntzak eta bestelakoak azalduko ditugu. Banakako autokontsumoa eta partekatuaren arteko desberdintasun eta onurak azaltzeaz gain energia-komunitateen eredua ere ikusiko dugu.
- Denbora: 45′ + galde-erantzunak
- Prezioa: Entitate antolatzailearen arabera*
- Titulua: Energia komunitateak
- Zk: 08
- Laburpena: Energia-komunitate kontzeptua azaltzen dugu: hauen osaera prozesua, artikulatu eta aktibatzea, nork osatzen dituen, helburuak lantzea, onuren hausnarketa, proiektu posibleak eta herritarren ahalduntze prozesua. Gaur egun Goienerrek energia-komunitateak osatzeko bidelagun dihardu.
- Denbora: 45′ + galde-erantzunak
- Prezioa: Entitate antolatzailearen arabera*
- Titulua: Energia berriztagarriak
- Zk: 09
- Laburpena: Jatorri berriztagarriko energia iturriak erabiltzen dituzten teknologien motak, hauek dituzten ezaugarriak, eragozpenak eta eskaintzen dituzten kontsumo aukerak azalduko ditugu.
- Denbora: 45′ + galde-erantzunak
- Prezioa: Entitate antolatzailearen arabera*
- Titulua: Efizientzia energetikoa
- Zk: 10
- Laburpena: Gure etxeetan efizientzia energetikoaren ardura hartzeak izan dezakeen eragina aztertuko dugu. Gure beharrak asetzeko, jarduerak egitean ahalik eta energia-baliabide gutxien erabiliz honi etekin onenak ateratzea da helburua. Gisa honetan lortuko dugu aurreztea eta ingurumenari ahalik eta kalte gutxien egitea.
- Denbora: 45′ + galde-erantzunak
- Prezioa: Entitate antolatzailearen arabera*
- Titulua: Fagollaga ezagutu
- Zk: 11
- Laburpena: Fagollagako Zentral hidraulikoaren funtzionamendua eta teknologia honen bidez energia nola ekoizten den erakutsiko dugu zentrala eta ibaia bisitatzen ditugun bitartean. Energiaren kontsumoa, eskuragarri ditugun baliabideen alde positibo eta negatiboez ere arituko gara, kontzientzia garatzeko helburuaz.
- Denbora: 2 orduko bisita
- Kopurua: gehienez 20 pertsona bisita bakoitzean (gehiago izanez gero 2 talde egin beharko lirateke)
- Prezioa: Entitatearen arabera*
* Oharrak:
- Entitate antolatzaileren batek ezin baduzue gastua jasan, elkarrekin landuko dugu prezio egokitu bat.
- Hitzaldi guztietan hizlariaren desplazamendu gastuak kobratuko dira (0,45 €/km).