Asteburu honetan Bioterran parte hartzeko aukera izan dugu. Bioterra produktu ekologikoen, bioeraikuntzaren, energia berriztagarrien eta kontsumo arduratsuaren Euskadiko azoka da eta aurten, ekainaren 7tik 9ra ospatu da Irungo Ficoban. 160 erakusketarien artean izan da Goiener, energia berriztagarrien inguruan zeresanik badugula erakusteko. Ostiral goizean goizetik jendetza ibili da azokan eta beti bezala, bertaratu diren bolondresek lana gogotik egin dute jendearen zalantzak eta galderak erantzunez. Alex Lópezek azpimarratu du, beraientzako motibazio “txute” moduko bat direla horrelako azokak, gehienbat pertsonak galdezka etortzen direnean.…