200 bolondres

boluntariotza

Esku bete lan dugu GoiEnerkideok

Uda bukatu ondoren, eta lana bideratzeko bilerak egin ostean hamaika hitzaldi, jardunaldi eta azoketan hartu dugu parte azken aste hauetan. Irailaren 16an Gasteizko Salburuako azokan parte hartu genuenetik hainbat lekutan izan gara energiaren trantsizioaren beharra azalarazteko eta kooperatiba energetikoen zeregina ikusarazteko. Barakaldoko BECen izan ginen Bioculturaren barruan. Azkenengo urteetan bezala sarrerak eskaini genizkien GoiEnerreko bazkideei. Zoritxarrez, igande arratsalderako agortu zitzaizkigun banatzeko genituen sarrera guztiak, eta Bioculturaren antolatzaileak ez ziren fin ibili. Urriaren 8an Bilboko San Frantzisko auzoko jaien barruan parte…

Irakurri gehiago

Ikasturte berria hasi da

Oporrek indarberriturik, joran handiz ekin diogu lanari GoiEnerreko boluntariook. Ikasturte honek erronka zaharrak eta berriak dakartza eredu energetikoa aldatu nahi dugunontzat. Gure Gipuzkoako lagunek, dagoeneko, berrabiatu dute Infogunea Amarako Emausen Ekoshopean. Bertan harrera egingo dizuete ostegunero 17:30etik 19:30era. Gainera, ikasturte honetako boluntarioen lehenengo bilera antolatzen hasi dira. Nafarroan, berriz, bazkideen bilera egingo da urrian, eta ondo atontzeko prestaketetan hasi dira. Arabako kideek Lakuan zabaldu berri den egoitza berria margotzen eta txukuntzen eman dute uda. Orain bertan egin beharrekoak adosten ari…

Irakurri gehiago