Azaroa, ekonomia sozialaren hilabetea
Azaro betea dugu ekonomia sozial eta eraldatzaileari dagokiolarik. Euskal Herriko Laborantza ganbarak antolatutako Lurrama merkatu eta erakusketa izan zen lehenengo kate-begia. Laborantza herrikoia eta iraunkorraren jai handia azaroaren 4, 5 eta 6an burutu zen Miarritzen. Mintzaldi interesgarriak eskaini ziren. Horietako batean Perico Legassek, ohi bezala, herritarron boterea kontsumo ereduan dagoela defendatu zuen, tokiko ekoizpena eta jatea ekintza politikoa dela nabarmenduz. Olatukoopen Saretze egunak eman zion segida. Santutxuko KRML ikastola zaharberrituan hainbat enpresa, elkarte, erakunde eta kooperatiba elkartu ziren jendartearen ongizatea…