200 bolondres

goiener

Baratza irekiak Alcanadren

Alcanadre, Ebroko erriberan kokatua dagoen herria da, lana eta itxaropenaz, etorkizun berri bat jorratu nahian dabiltzana. Goienerreko bazkide eta beraz energia berriztagarrien kontsumitzaile da, bere udal talde gazteak eredu jasangarri baten aldeko apustua egin du, eta herriko taldeen babesarekin, herri berezi honek urte guztian zehar ekimen ezberdinak eskaintzen ditu. Horietako bat datorren abuztuaren 26ean izango da, goizeko «baratze irekietako» jardunaldi bat prestatu dute, non bere erregadio sistemak dituen aukerak azaldu nahi dizkien hurbiltzen diren pertsona guztiei. Bertaratu eta jardunaldi atsegin…

Irakurri gehiago

Goiener Elkarteak Arabako Gurutze Gorriarekin akordioa sinatu du

Gurutze Gorria orientazio, formakuntza eta lan bitartekotza programatan aritu da azken urteetan. Bere helburua enplegagarritasuna hobetzea eta zailtasun sozialak dituztenak lan merkatura txertatzea izan da. Goiener Elkartearekin sinatu duen akordio zehatzaren xedea izango da Elkarteak ingurumen kontzientziazio arloan formakuntza ematea. Bazenekien Goiener mugimendu bolondresetik jaio zela 2012an? Gaur egun ere talde bolondresak bere ekarpena egiten du Goiener Taldean, oinarrizko lanetatik hasita zuzendaritza taldeko ardurak hartzeraino. Zuk ere lagundu nahi duzu? eman izena boluntario izateko. Horretaz gainera euren lana babestu dezakezu…

Irakurri gehiago

Debagoienako taldea 2017rako prest

Xabi, Lorea, Juan Carlos, eta Veronika gara eta Debagoienako boluntario taldea osatzen dugu. Goiener ezagutaraztea da gure kezka eta horregatik bildu eta lanari ekin genion. Geroztik, hitzaldiak eman ditugu, ferietara joan gara eta jardunaldiak antolatu ditugu hala nola DebaGoienaPiztu. Litekeena da azken bolada honetan komunikabideetan ikusi izana merkatu elektrikoan zer gertatzen den azalduz. 2017rako badauzkagu proiektu berriak eta zurekin partekatzea gustatuko litzaiguke. Orain gure zonan 250 bazkideren bat gara baina gehiago izan gintezke. Horregatik, taldean parte hartzera gonbidatzen zaitugu (beti…

Irakurri gehiago

Azaroa, ekonomia sozialaren hilabetea

Azaro betea dugu ekonomia sozial eta eraldatzaileari dagokiolarik. Euskal Herriko Laborantza ganbarak antolatutako Lurrama merkatu eta erakusketa izan zen lehenengo kate-begia. Laborantza herrikoia eta iraunkorraren jai handia azaroaren 4, 5 eta 6an burutu zen Miarritzen. Mintzaldi interesgarriak eskaini ziren. Horietako batean Perico Legassek, ohi bezala, herritarron boterea kontsumo ereduan dagoela defendatu zuen, tokiko ekoizpena eta jatea ekintza politikoa dela nabarmenduz. Olatukoopen Saretze egunak eman zion segida. Santutxuko KRML ikastola zaharberrituan hainbat enpresa, elkarte, erakunde eta kooperatiba elkartu ziren jendartearen ongizatea…

Irakurri gehiago

Eusko Car Sharing elkartearekin kolaborazio hitzarmena

Aurreko ostiralean Eusko Car Sharing elkartearekin kolaborazio hitzarmena sinatu genuen. Helburua ibilgailuen erabilera eta jabetza konpartitua sustatzea da. Erabilera eredu honek modu eraginkorrago eta jasangarriago batean hartzen du mugikortasuna. Europa mailan gero eta ohizkoagoa bihurtzen ari da Car Sharing kudeaketa sistema hau. Euskal Herrian jada hasiak gara erabiltzen. Aurki ECSEak Goinerren eskura jarriko ditu orain arte egin dituen esperientzia eredugarriak. Horietako bat Goienerreko eta Sagarrak-Basauriko bazkideek bizi izan dute zuzenean. Bazenekien Goiener mugimendu bolondresetik jaio zela 2012an? Gaur egun ere…

Irakurri gehiago