Sorting by

×

Ekhilur gertutik ezagutzeko aukera izan genuen larunbateko lantalde topaketan

Pasa den larunbatean, martxoak 13, urteko lehenengo lantalde topaketa egin genuen, berriro ere online; baina hurrengo topaketa presentziala izango denaren itxaropena galdu gabe, eta noski, elkar ‘sentitzeko’ gogoz. Topaketak iraun zituen bi ordutan zehar 16-20 lagun egon ginen guztira.

Alex Lopezek, Goiener eta Ekhilurreko boluntarioak, diruaren historia eta txanpon mota ezberdinen inguruko aurkezpen bat egin zuen, ondoren Ekhilur irabazi asmorik gabeko kooperatibak gertuko ekonomia nola bultzatu nahi duen azaltzeko.

Galdera erantzunen tartean hainbat gai atera ziren: Ekhilurren ordainketa sistema; kudeaketa; Bilbo, Hernani eta Iratin ateratzear diren proiektuak; horrelako ekimen bat era erraz eta ulergarrian azaltzeko komunikatiboki dituen zailtasunak eta abar.

Hemendik gonbidatzen zaituztegu proiektua sustatzera eta bazkide egitera. Egon adi, aldaketak datoz.

Informazio gehiago nahi izanez gero:

Ekhilur.eus
Ekhilur telegram kanala

Inork gehiago sakondu nahiko balu egun horretan aipatu ziren hainbat esteka bildu ditugu:

— «Pactos verdes en tiempos de pandemias»
https://odg.cat/es/campana/pactos-verdes-pandemias/

— WIR
https://es.wikipedia.org/wiki/WIR_Bank

— Euskoa
https://www.euskalmoneta.org/

— Bristolgo Txanpona
https://bristolpound.org/

Bazenekien Goiener mugimendu bolondresetik jaio zela 2012an? Gaur egun ere talde bolondresak bere ekarpena egiten du Goiener Taldean, oinarrizko lanetatik hasita zuzendaritza taldeko ardurak hartzeraino. Zuk ere lagundu nahi duzu? eman izena boluntario izateko. Horretaz gainera euren lana babestu dezakezu Goiener Elkartera bazkidetu eta urteko 12 euroko dohaintza bat eginda.

Azken albisteak

Nola erraztu gure bazkideen parte-hartzea?

Iragan larunbatean, irailak 23, Goiener Elkarteko boluntarioen lantalde topaketa egin genuen Zornotz…

Udanbizi 2023 txirrindulari biraren arrastoa

Jarraian Goienerreko mastodon kontura bidalitako toot haria argitaratzen dugu «Udanbizi 2023» txirri…

Zer energia nahi dugu Goienerren?

Pasa den larunbatean, urtarrilak 28, Goiener Elkarteko boluntarioen lantalde topaketa egin genuen Ga…

Hurrengo ekitaldiak

  • martxoak 16Bazkide eguna. Iruñerria
    11:00 – Atarrabiako San Andres errotara bisita gidatua. 13:38 – Korrika kilometroa Uharte Iruñerrian, 468 kilometroa. Bigarren Hezkuntzako Institutu aurrean. Mapak: [OSM] – [GMaps] 14:30 inguruan – bazkaria Olatz Txipian. […]
  • martxoak 20Mahai-ingurua. Iruñea
    “Klima Ekintzarako Lantaldea”.  Ekimen honen helburua da ahalduntzerako hazi bat ekartzea, “klima-ekintzarako Lantaldea” pertsona-talde bati laguntzeko. Halako hazia ezen fruituak erne eta biderkatuko dituen, elkarrekin trantsizioa egiteko gizarte justu eta […]
  • apirilak 20Nafarkoop Batzar Orokorra 2024
    Gorde eguna. Deialdi ofiziala egin gabe dago. Ekitaldiaren xehetasunak orri honetan eguneratuko ditugu.
  • ekainak 08Goiener Batzar Orokorra 2024
    Goiener S.Coop. Batzar Orokorra. Gorde eguna. Deialdi ofiziala egin gabe dago. Ekitaldiaren xehetasunak orri honetan eguneratuko ditugu.