Sorting by

×

Labore Kooperatibak eta GOIENER Elkarteak elkarlanerako hitzarmena sinatu dute

Bilboko Labore Kooperatibak eta Goiener Elkarteak sinatu duten lankidetza hitzarmenaren bitartez elkarrenganako konpromezua berretsi dute, elkarrekin lan egiteko intentzioa azpimarratuz.

Bai Labore, bai Goiener, irabazi asmorik gabeko entitateak dira; kontsumo ohituretan aldaketak bultzatzeko asmoa, elkartasuna, komunean lana, balioen arteko erlazio horizontala, komunitatearen logikatik kolaborazioa, parte-hartze soziala eta berrikuntza zibila bilatzen dutenak.

Hortaz, biek dute transformazio sozialerako bokazioa eta beste erkidego-izaera duten entitate batzuekin batera lan egiteko asmoa, batez ere Kooperatibekin. Horregatik, aipaturiko transformazioa lortzeko helburu bezala elkartasuna duen elkar-lankidetza hartzen dute funtsezkotzat hiritarren ongizatea eta ondasun erkiderako ekarpena egitearekin batera.

Gauzak horrela, bi entitateak lankidetzan aritzeko, elkarrekin aurrera emateko jarduera ezberdinak zehaztu dituzte, batez ere komunikazioarekin eta ordezkaritzarekin lotutakoak.

Bazenekien Goiener mugimendu bolondresetik jaio zela 2012an? Gaur egun ere talde bolondresak bere ekarpena egiten du Goiener Taldean, oinarrizko lanetatik hasita zuzendaritza taldeko ardurak hartzeraino. Zuk ere lagundu nahi duzu? eman izena boluntario izateko. Horretaz gainera euren lana babestu dezakezu Goiener Elkartera bazkidetu eta urteko 12 euroko dohaintza bat eginda.

Azken albisteak

Nola erraztu gure bazkideen parte-hartzea?

Iragan larunbatean, irailak 23, Goiener Elkarteko boluntarioen lantalde topaketa egin genuen Zornotz…

Udanbizi 2023 txirrindulari biraren arrastoa

Jarraian Goienerreko mastodon kontura bidalitako toot haria argitaratzen dugu «Udanbizi 2023» txirri…

Zer energia nahi dugu Goienerren?

Pasa den larunbatean, urtarrilak 28, Goiener Elkarteko boluntarioen lantalde topaketa egin genuen Ga…

Hurrengo ekitaldiak

  • maiatzak 09Hitzaldia. Lekeitio
    Faktura tailerra. Lekua: DBHko Areto Nagusia. Lekeitioko Ikastola.
  • maiatzak 11Mahai-ingurua. Laudio
    Gaia: Aiaraldeako Energia Berriztagarrien Topaketa. Lekua: Aiaraldeako Ekintza Faktoria. Antolatzaileak: Aiaraldeako Ekintzen Faktoria eta Goiener.
  • ekainak 08Goiener Batzar Orokorra 2024
    Goiener S.Coop. Batzar Orokorra. Gorde eguna. Biziola. Lazkao. Ekitaldiaren xehetasunak orri honetan eguneratuko ditugu.