Sorting by

×

«Arabako Mendiak Aske» manifestua babesten dugu

Nafarroan gertatzen den bezala Araban ere beste lau eoliko-proiektu erraldoi proposatu dira, kasu honetan Eusko Jaurlaritzaren energia-agentziak –EEEk– (% 40) eta Iberdrolak (% 60) osatutako Aixeindar sozietatearen bidez: Azazetan, Iturrietako mendietan, Arkamon eta Labrazan.

Proiektu horiek, gainera, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen (128/2019 Dekretua, uztailaren 30ekoa), foru-, autonomia- eta Europako ingurumen-arloko araudi espezifiko ugariren aurka ezartzen dira, eta hori guztia proposatutako kokalekuei legezko estaldura ematen dien Energia Eolikoaren Lurralde Plan Sektorialik gabe.

Arabako Mendiak Aske manifestuan agerian utzi dituzte proiektu hauek gauzatzeak gure natura-ondarean izango lituzkeen ondorio konponezin eta kaltegarriak: mendi komunalen pribatizazioa, ingurumen-balio handiko naturaguneak industrializatzea, paisaiaren inpaktu izugarria, inpaktu akustikoa; biodibersitatearen galera eta sare hidrologikoan duten eragina.

Guzti hau kontuan izanda Goiener Elkarteak bat egiten du egoera larri horren aurrean, manifestuan azaltzen diren eskaerekin:

  • Ingurumen-balio handiko eta -hauskortasuneko mendi-eremuak energia-ekoizpeneko era guztietako zentralak ezartzeko bazterketa-eremu izendatzea, premiaz.
  • Abian dauden proiektuak berehala geldiaraztea, bitxia bada ere, guztiak Araban kokatuak.
  • Leku antropizatuagoak, irisgarriagoak eta ekologiaren eta paisaiaren ikuspegitik inpaktu txikiagoa dutenak lehenestea.
  • Zentral eolikoak eremu antropizatuetan eta ekoizpen-zentroetatik hurbil kokatzea

Azkenik azpimarratu ekimen honetan alegazioak biltzeko kanpaina zabalik jarri dutela.

Argazkia: Hala Bedi Irratia

Bazenekien Goiener mugimendu bolondresetik jaio zela 2012an? Gaur egun ere talde bolondresak bere ekarpena egiten du Goiener Taldean, oinarrizko lanetatik hasita zuzendaritza taldeko ardurak hartzeraino. Zuk ere lagundu nahi duzu? eman izena boluntario izateko. Horretaz gainera euren lana babestu dezakezu Goiener Elkartera bazkidetu eta urteko 12 euroko dohaintza bat eginda.

Azken albisteak

Plan estrategikoa lantzeko saioa Bergaran

Plan estrategikoa lantzeko saioa Bergaran

2025eko otsailaren 1ean, boluntarioen topaketa berri bat antolatu genuen, Bergarako UNEDen egoitzan.…

Udanbizi 2024, bigarren pedalkada

Udanbizi 2024, bigarren pedalkada

Aurreko edizio arrakastatsuaren ondoren, 2024ko birari ekin genion uztailaren 14ean Bilbotik abiatut…

Boluntario topaketa Fagollagan

Boluntario topaketa Fagollagan

Pasa den larunbatean, hilak 25, boluntarioen topaketa berri bat antolatu genuen, oraingoan Fagollaga…

Hurrengo ekitaldiak

  • martxoak 20Mahai-ingurua. Iruñea
    “Klima Ekintzarako Lantaldea”.  Ekimen honen helburua da ahalduntzerako hazi bat ekartzea, “klima-ekintzarako Lantaldea” pertsona-talde bati laguntzeko. Halako hazia ezen fruituak erne eta biderkatuko dituen, elkarrekin trantsizioa egiteko gizarte justu eta […]
  • martxoak 25Tailerra. Bilbo
    Faktura elektrikoa ulertu eta aurrezteko tailerra. Lekua: La Sinsorga. Maps Oharra: Sarrera librea lekua aretoa bete arte.
  • martxoak 25Tailerra. Basauri
    Faktura elektrikoa ulertzeko tailerra eta dirua aurrezteko ikastaroa. Lekua: Nua Lua tetegia. Antolatzailea: Hego Uribeko AEK. Izena emateko deitu 645 715 621 telefono zenbakira.
  • apirilak 05Nafarkoop Batzar Orokorra 2025
    Nafarkoop S.Coop. Batzar Orokorra. Bazkideentzako eta hauen lagunentzako soilik. Aurki xehetasun gehiago.