Sorting by

×

Kategoria: Sailkatu gabeak

  • Azaroa, ekonomia sozialaren hilabetea

    Azaroa, ekonomia sozialaren hilabetea

    Azaro betea dugu ekonomia sozial eta eraldatzaileari dagokiolarik. Euskal Herriko Laborantza ganbarak antolatutako Lurrama merkatu eta erakusketa izan zen lehenengo kate-begia. Laborantza herrikoia eta iraunkorraren jai handia azaroaren 4, 5 eta 6an burutu zen Miarritzen. Mintzaldi interesgarriak eskaini ziren. Horietako batean Perico Legassek, ohi bezala, herritarron boterea kontsumo ereduan dagoela defendatu zuen, tokiko ekoizpena eta…

  • Eusko Car Sharing elkartearekin kolaborazio hitzarmena

    Eusko Car Sharing elkartearekin kolaborazio hitzarmena

    Aurreko ostiralean Eusko Car Sharing elkartearekin kolaborazio hitzarmena sinatu genuen. Helburua ibilgailuen erabilera eta jabetza konpartitua sustatzea da. Erabilera eredu honek modu eraginkorrago eta jasangarriago batean hartzen du mugikortasuna. Europa mailan gero eta ohizkoagoa bihurtzen ari da Car Sharing kudeaketa sistema hau. Euskal Herrian jada hasiak gara erabiltzen. Aurki ECSEak Goinerren eskura jarriko ditu orain…

  • Esku bete lan dugu goienerkideok

    Esku bete lan dugu goienerkideok

    Uda bukatu ondoren, eta lana bideratzeko bilerak egin ostean hamaika hitzaldi, jardunaldi eta azoketan hartu dugu parte azken aste hauetan. Irailaren 16an Gasteizko Salburuako azokan parte hartu genuenetik hainbat lekutan izan gara energiaren trantsizioaren beharra azalarazteko eta kooperatiba energetikoen zeregina ikusarazteko. Barakaldoko BECen izan ginen Bioculturaren barruan. Azkenengo urteetan bezala sarrerak eskaini genizkien GoiEnerreko bazkideei.…

  • Mugikortasun elektrikoa bizikletan

    Mugikortasun elektrikoa bizikletan

    Oraingo honetan, Joxe Begiristain Aizpurua, 1.060 zenbakia duen bazkidea elkarrizketatu dugu. Joxe, Ataunen (Gipuzkoa) bizi da eta egunero Beasaina joaten da lanera, 13 km eginez joan-etorrian. Bere bizitzako bi «aldaketa» kontatuko dizkigu hemen: GoiEnerrekoa eta bere garraio lagun berriarena. – Kaixo Joxe. Dakidala, lehen lanera kotxez edo motorrez joaten zinen. Zerk bultzatu zaitu 55 urterekin…

  • Ikasturte berria hasi da

    Ikasturte berria hasi da

    Oporrek indarberriturik, joran handiz ekin diogu lanari GoiEnerreko boluntariook. Ikasturte honek erronka zaharrak eta berriak dakartza eredu energetikoa aldatu nahi dugunontzat. Gure Gipuzkoako lagunek, dagoeneko, berrabiatu dute Infogunea Amarako Emausen Ekoshopean. Bertan harrera egingo dizuete ostegunero 17:30etik 19:30era. Gainera, ikasturte honetako boluntarioen lehenengo bilera antolatzen hasi dira. Nafarroan, berriz, bazkideen bilera egingo da urrian, eta…

  • Eramangarri birziklatuak Goienerrerako

    Eramangarri birziklatuak Goienerrerako

    Kontsumismo irrazionalak bizitzeko ereduak ezartzen dizkigun garai hauetan, badira objetuen berrerabilpena bultzatzen duten ekinbideak. Goienerren eramangarrien beharra genuela eta Reciclanetekin jarri ginen harremanetan. Erabilitako ordenagailuei bizitza berri bat ematen diete software librea istalatuz, prezio benetan lehikorretan. Eta garrantzitsuena dena, hondakin elektroniko gutxiago sortzen laguntzen dute. Lau eramangarri erosi ditugu Reciclanetekoen PClagun dendan. Bana lurralde talde…